Seleccionar página

EUSKARABENTURA

EUSKARABENTURA iritsi da gure ikastetxera!

Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 16-17 urte bitarteko 130 neska-mutil euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramango dituen oinezko espedizioa da EuskarAbentura.

2019ko ibilbidea.
Ikastetxean azalpenetan.

4.dbh-ko ikasleek EUSKARABENTURA ekimenaren inguruko informazioa jaso dute. Horretarako, Ane de la Presa Urturi etorri da, bera EuskarAbentura elkarteko kide da eta hau guztia koordinatzen duenetariko bat.

Euskal Herriko bazter ezberdinetako hamar gaztek osatzen dute elkartea eta ia hiru urtez aritu ziren, boluntario gisa, egitasmoari forma ematen, harik eta 2018ko uztailean lehenengoz argia ikusi zuen arte.

Hain justu, kide hauetako batzuek beren garaian Ruta Quetzal izeneko espedizio-sorta sonatuan parte hartu zuten; eta orduko hartatik gordetako oroitzapenetatik sortu zen horren ‘euskal aldaera bat’ martxan jartzeko ideia: EuskarAbentura.

Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 16-17 urte bitarteko 130 neska-mutil euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramango dituen oinezko espedizioa da EuskarAbentura. Eta horren xehetasun batzuk eman dizkigu Anek.

Hainbat gune ezagun bisitatzeko aukera izango da; bai eta basoak, hondartzak, museoak, gari-soroak, leizeak, portuak, gazteluak, belazeak, monumentu nahiz eraikin enblematikoak, herriak, gatzagak, baserriak…  Era eta eduki anitzeko mintegi, tailer eta ekimenek ere aberastuko dute abentura. Izan ere, hainbat esparrutako profesionalak (musikariak, soziolinguistak, aktoreak, bertsolariak, kazetariak, dantzariak, idazleak, kirolariak…) aldiro-aldiro batuko dira espediziora gazteekin ordu batzuk konpartitu eta askotariko jakintzak elkar trukatzeko. 

2005 edo 2006ean jaioa bazara eta euskaraz badakizu, anima zaitez eta izena eman!

https://euskarabentura.eus/

 

 

Artikulo hau gustatu bazaizu, beharbada nahiko zenuke beste hauek irakurri.

Si te ha gustado este artículo, quizá quieras leer estos otros posts.

Berza con patatas

Berza con patatas

Berza con patatasUtensiliostablas Cuchillo Cuchara Bol Olla Cazuela PeladorIngredientes 2 Berzas  2 Cebollas  6 Patatas medianas 4 cucharadas de aceite de oliva  sal al gusto 4-5 vasos de agua Instrucciones1Primero cortamos la cebolla en juliana en tiras finitas....

Arroz negro

Arroz negro

Arroz NegroUtensilios Paella tabla chuchillo pelador cuchara de madera boles trituradora Ingredientes Media cebolla Medio pimiento verde 1 tomate pequeño 180 g arroz 500 ml de fumet 2-3 sobres de tinta de calamar o tinta de sepia SalInstrucciones1Comenzamos  pochando...

Coliflor con bechamel

Coliflor con bechamel

  Coliflor con bechamel UtensiliosCazuela cuchillo Sartén Barillas Tabla Cazo Horno Rayador Bandeja Ingredientes1 coliflor  de  1kg 30g de Mantequilla 30g de harina de trigo 650ml de leche Sal Nuez moscada 100g de queso curado Instrucciones1Limpiamos la coliflor y la...

Sobre el Autor

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *