Gure 1. Zikloko AATko neska mutilek sorpresa handia eman digute beraien arte erakusketarekin. Pasa den maiatzak 13an, Alegria-Dulantzin aurkeztu zuten kultur etxean urtean zehar egin dituzten arte lanak. Marrazkiak, hiru dimentsioko konposaketak, zeramika, material ezberdineko testurak, birziklatutako materialak… arte lanak bihurtuta denon harridurarako. Emaitza ezin hobea izan da eta jende asko erakarri zuen: komentario guztiak gure ikasleen lana goresteko ziren.
Soiartze eta Roberto izan dira urtean zehar ikasleen autonomia eta plastikarako abileziak landu dituztenak, eta azkenengo hilabetean erakusketarako lanak prestatu dituztenak. Emaitza ezin hobea izan da.


Yoli gure irakaslea Dulantziko udaletxearen laguntza lortu du ekitaldi hau posible ahal izateko, eta erakusketa oso leku ederrean kokatu da.
Erakusketa ikusi baino lehenago, gure Azirkarteko neska-mutilek ere Parkeando performance aurkestu zuten. Horiek ere bere musika, dantza eta akrobaziekin denborapasa ederra eman ziguten.
Hona hemen Masqarte erakusketaren artelanak, zuek ere disfruta dezazuen.
Bideo honetan ikusi dezakezue nola izan den egiteko prozesua. Urte osoko lana izan da, irudimenarekin hasiz eta eskuak erabiltzen jarraituz, askenengo itxura eman arte.


Inaugurazio egunean oso hitzaldi polita eman ziguten, bai irakasleek, bai ikasleek, jende pilo baten aurrean: senideak, irakasleak, lagunak eta herriko auzokide asko.
Eta hiragarren bideo honetan, gure Gastei Berriak taldeak egindako elkarrizketa bat.