Seleccionar página

Euskararen eguna ospatu dugu

Abenduaren 3a

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu

 

Dagoeneko ikastetxean hasiak gara Abenduaren 3ko giroa somatzen.

Pasabideak euskararen aldeko leloekin apaintzen hasi gara.

Egunotan zehar guztiz beteko dugu ikastetxea horrelako esaldiekin.

.

1.dbh-ko ikasleak INUN abeslariaren kantu bat aukeratu dute euren koreografiak guri eskaintzeko.

Datorren ostegunean, Euskararen Egunaren bezperan, Amets Arzallus Antia bertsolaria etorriko da 4. dbh-ko ikasleekin solasaldi bat izatera. 4. mailako gazteok Miñan liburua irakurri dugu, Amets eta Ibrahima Balderen liburua hain zuzen. Liburua, egun gure inguruan bizi den migrazioaren ondorio latzen testigantza bat da. Lehenengo pertsonan bizi izan duen pertsona baten eskutik jasoa.

Ostiralean, 4. dbh-ko ikasleek hainbat ekintza antolatu dituzte ikastetxean egun berezia izan dadin. Ipuinak txikienentzako, jolas bideratuak egingo dituzte handitxoago direnentzat, Herri Kiroletan aritzeko lanketan ere ari dira, abestiak prestatzen, kahoot lehiaketak… Lan hau guztia elkarren artean banatu dute eta talde lanean ari dira eguna aurrera atera dadin.

Ez dugu ahaztu behar hau guztia Euskara, gure hizkuntza, gogoan dugula egiten ari garela. Eta beraz, egun honetan zehar bereziki azpimarratu nahi dugula Euskararen erabileraren garrantzia, nahiz egunero den garrantzitsua.

Artikulo hau gustatu bazaizu, beharbada nahiko zenuke beste hauek irakurri.

Si te ha gustado este artículo, quizá quieras leer estos otros posts.

Asmakizunak

Asmakizunak

Aimar Felipe eta Carmen LarumbeASMAKIZUNAKPrest al zaude azmakizun hauei erantzun bat emateko? Ba, goazen entzutera!Ikusi hemen lehenengo partea:Eta hemen bigarrena:

INAUTERIAK 2024

INAUTERIAK 2024

Mara Galan pizarro, Irene Garcia sainz, Eneko Portillo cerezo.Inauteriak 2024Duela bi aste inauteriak ospatu ziren, otsailaren 10 eta 11an. Beste lekuetan, adibidez Brasilen inauteriak oso festa handia da, asko lantzen dute eta haien mozorroak eta karrozak oso...

Sobre el Autor

Erkuden

Plastika eta Ikus Hezkuntza eta Euskara irakasle Gasteizko Calasanz ikastetxean. Proiektu berri honetan ikasle eta laguntzaile.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *