INGELESEKO ANTZERKIA
IZEI MESANZA, ANDER TEJADA, INÉS DEL BLANCO, ANE GARCÍA, EIDER GARCÍA ETA ONEKA ZUBIAURRE. (5. MAILAKOEK EGINDA)
Eskolapioen ikastolan gauza asko egiten dituzte, Gaur apirilaren zazpia da eta 5. eta 6. mailakoei ingeleseko antzerki batera joatea tokatu zaie.
Antzerkia” THE 4th MUSKETER” deitzen da, 9:50etan hasten da eta eskolako Areto Nagusian izango da.

Kanpotik etorritako talde batek egiten du gu dibertitzeko eta ingelesa entzuteko aukera izateko.
Bere izenburua horrelakoa da, mosketeroa izan nahi duen mutil bati buruzkoa delako.
Antzerkiaren helburua jendeak inglesa entzutea eta ulertzea da, baita antzerkiaz gozatzea ere.