Eskola Kontseilua eskola organo bat bezala definitzen da, non gurasoek, ikasleek, irakasleek eta administrazio eta zerbitu-lankideek, haien ordezkarien bidez, informatu, proposatu eta iritzia ematen baitute garrantzia duten materiei buruz, zentroaren ikasketa maila hobetzeko.
Gaur 6.mailako ikasleek eskola kontseiluko partaide batzuei galdetu zieten honi buruz, eta hauxe erantzun zieten:
Esther García, eskolako idazkaria
G: Ba al dakizu nortzuek hartzen duten parte eskola kontseiluan?
E: Bai, zuzendariak, Israel gure kasuan, gurasoen partez ordezkari batzuek, irakasleren batek ere bai. Eskola honetan Miren, Javi, Maribi, eta Raquel Díaz dira parte hartzen duten irakasleak. Eta udaletxeko ordezkari bat ere badago.
Maribi Barroso, Haur Hezkuntzako irakaslea
G: Zer egiten duzue han?
E: Bilerak eskolako eta kanpoko arazoak konpontzeko.
G: Noiz elkartzen zarete?
E: Urtean hiru aldiz, baina arazo larri bat badago berehala elkartzen gara.
G: Non geratzen zarete?
E: Areto Nagusian elkartzen gara.
Iñaki Fernandez de Pinedo, eskola kontseiluko gurasoen ordezkaria.
G: Nola aukeratzen duzue joaten den gurasoa?
E: Aurkeztu egiten gara joan nahi dugunok, eta bozketa egiten da.
G: Zenbat denbora daramazu kontseiluan?
E: Hau nire bigarren urtea da.
G: Zer nolako arazoei buruz hitz egiten duzue?
E: Gehien hitz egiten duguna DBHko ordutegiari buruz da. Gurasoek arratsaldean eskolarik ez egotea eskatu dugu, baina eskolakoek ez dute nahi. Beraien ustez, hori jartzen badute denbora gehiegi geratuko dira bakarrik etxean.
G: Zer ematen dute gurasoek?
E: Alde kritikoa ematen dugu. Gurasoek gure seme-alabentzako hoberena nahi dugulako.
G: Zergatik erabaki zenuen aurkeztea?
E: Kritikoa izateagatik.
G: Zure ustez, gurasoek gehiago eman beharko lukete?
E: Bai, azken finean gure haurrentzako onena nahi dugu.
G: Zure ustez, pertsona gehiago ala gutxiago egon beharko lukete?
E: Ondo egongo luke guraso gehiago egotea.
Eskerrik asko Iñaki Fernandez de Pinedori elkarrizketa honi erantzuteagatik.
Apirilak 23aren goizean, gure eskolako haur-hezkuntzako ikasleak danborrada bat egin dute San Prudentzio eguna ospatzeko.
Artikulo hau gustatu bazaizu, beharbada nahiko zenuke beste hauek irakurri.
Si te ha gustado este artículo, quizá quieras leer estos otros posts.
LIMONERO
Nombre comúnlimoneroNombre científicocitrus limomumDESCRIPCIÓNEs un árbol perennifolio que crece lento y con raíces que están poco profundas. Las hojas son bastante grandes, simple y con una forma elíptica. Le sale unas flores blancas, con olor y el fruto es el típico...
Follas de limonero para endulzar el carnaval
Follas de limonero para endulzar el carnavalUtensilios3 drops Citrus Oil 3 drops Essential Oil Blend 2 drops Sandalwood Essential Oil 10 ml bottleIngredientes15 hojas de Limonero (recién cogidas) 220g harina de repostería 170g de leche 2 huevos enteros 30g azúcar (y...
CHOCOLATE CON HISOPO
cHOCOLATE CON HISOPO Utensilios1taza cuchara batidora bandeja papel de horno recipiente rejilla Ingredientes1 taza de mantequilla a temperaturas entre 20-25º 1 taza de azúcar 2 huevos 1 cucharadita de aroma de vainilla 2 tazas de harina 1/2 taza de cacao en polvo sin...


