XAKE TALDEA
Nagore González Elorza

Konzentrazioa behar duen jokua

Xakea bi aurkariren arteko mahai-jokoa da. Bakoitzak hasieran 16 pieza mugikor ditu, taula batean jarrita, 64 laukitan banatuta.
6 pieza mota daude:
Peoia: 8 kolore bakoitzeko. Aurrerantz bakarrik mugitu ahal dira, baina diagonalean jaten dituzte beste piezak. Puntu bat balio dute.
Apezpikua: 2 daude kolore bakoitzeko. Diagonalean mugitzen dira. 3 puntu balio dute.
Zaldia: 2 daude kolore bakoitzeko. “L” bat eginez mugitzen dira. Piezen gainean salto egin ahal duen bakarra da. 3 puntu balio dute.
Dorrea: 2 daude kolore bakoitzeko. Bertikalean edo horizontalean mugitzen dira. 5 puntu balio dute.
Erregina: 1 kolore bakoitzeko. Xekearen piezarik inportanteenetariko bat da, erregearen atzetik. Dorrearen eta apezpikuaren nahasketa da. Bertikalean, horizontalean eta diagonalean mugitu ahal da. 9 puntu balio du.
Erregea: Xekearen piezarik inportanteena da. Erregina bezala mugitzen da, baina banan-banan. Erregea harrapatzea da jokoaren helburua.
Lehiaketa ugari daude. Mundu mailakoak ere. Kandidatuen Torneoa da inportanteena. Munduko irabazlearen kontra jokatzea da saria. Partida hartako irabazlea munduko txapelduna izango da. Aurtengo txapeldunak Magnus Carlsen du izena. Gizon hori 2013tik da munduko txapelduna. Xakeko jokalaririk hoberena da.
Eskolatik pasatu gara inkesta batzuk egitera. 4. mailako ikasle batzuentzakoa da. Eskolako xake taldeari buruz galdetu diegu:
Kazetaria: Zer erakargarri zizun xakera?
Umea: Arabako txapelduna izatera ailegatzea gustatuko litzaidake. Nahiz eta hobetu behar.
K: Zergatik gustatzen zaizu kirol hau?
U: Dibertigarria iruditzen zait. Partidak hunkigarriak dira.
K: Ondo pasatzen al duzu?
H: Oso. Gainera lagun artean da eta giro ona dugu.
K: Jatorra da irakaslea?
H: Bai, Raul du izena eta asko irakasten digu. Oso ondo jokatzen du.
Ikusten denez, xakean jolasten goxatzen dute. Xakea burua entrenatzeko modu paregabea da, nik uste.
Nagore González Elorza. 6. A