Ines Del Blanco
San Prudencio
San Prudentzio apirilako 28an ospatzen da 1694tik. Festa honetan Prudentzio izeneko gizon baten bizitza ospatzen da, San Prudentziok bere bizitza guztia otoitzan eman zuelako.

Zergatik ospatzen dugu?
– Dena hasi zen gizon batekin San Prudentzio deitzen zena, Armentian jaio eta bizi izan zen eta bizitza osoa eman zuen otoitzean eta penitentzian, leku baztertu batean. XVII. mendearen erdialdetik aurrera, Arabako santu patroi izendatu zuten, eta, ordutik aurrera, urtero egiten zaio omenaldia
Zer egiten da?
– Erretreta: Egun horren bezperan, Gasteizko Probintzia plazako balkoietan, «Erretreta» herrikoiaren interpretazioa egiten da, musika banda ugariren eskutik. Festarako deia da, San Prudentzio dela iragartzen duen soinua. XIX. mendean sortu zen, eta, lehenago udaletxetik egin bazen ere, gaur egun Probintziako Jauregitik dator. 20:00etatik aurrera erretreta ukituak 15 minuturo entzuten dira.
– Tamborrada: Tradizio modernoa da, duela urte gutxi batzuetatik ospatzen baita. Danborrada 1975ean jaio zen. Gaur egun 20 elkarte gastronomikok baino gehiagok parte hartzen dute. Sukaldariz jantzita desfilatzen dute eta Alde Zaharreko eta hiriguneko kaleetan zehar ibiltzen dira txistuen eta danborren erritmoaren laguntzarekin.
Ze ohiturak daude egun horretan?
– Egun honetako ohitura bat barraskiloz eta perretxikoz osatutako errezetak jatea ospakizun honetan: barraskiloak tomate eta barazki saltsarekin, perretxiko nahaskia…
Ze herrietan ospatzen da San Prudencio?
– 60ko hamarkadara arte, Gasteizko alde zaharrean egiten ziren ekitaldirik garrantzitsuenak. Hortik aurrera, meza pontifizala eta santuaren prozesioa bezalako ekitaldiak Armentiara lekualdatu ziren.

