Naiara eta Uxue, DBH 2B
Limoizko bizkotxoaren errezetaKaixo guztioi, gaur azalduko dizuegu nola egin limoizko bizkotxo bat. Espero dugu etxean frogatzea.
Hasteko osagaiak esango dizkizuegu:
- 3 arrautza.
- Limoi-jogurt bat.
- Azukrea (jogurtaren 2 neurri)
- Limoi baten arrailadura.
- 16 gramo legamia.
- Irina (jogurtaren 3 neurri)
- Oliba-olio birjina estra (jogurtaren neurri 1)
- Gurina eta irina (moldea igurzteko)
- Marmelada, glas azukrea (apaintzeko)

Osagaiak ditugunean, hasiko gara:
Hasteko, berotuko dugu labea. Geroago 3 arrautzak irabiatuko ditugu ontzi batean, orain gehitu azukrea, jogurta, olioa eta limoizko arrailadura.
Orain, beste ontzi batean irabiatuko dugu irina eta legamia, ondo nahastuta duzuenean beste nahasketarekin elkartuko dugu, eta ondo irabiatuko dugu.
Orain, olioarekin igurtziko dugu moldea, eta irina botako dugu gainetik. Nahasketa bota moldean, eta labean egosi 180 gradutan, 40-45 minutu.
Prest dagoenean utziko dugu hozten pixka bat, hori egiterakoan, desmoldatuko dugu.
Orain plater batean ipiniko dugu, eta glas azukrea gainetik botako dugu, eta amaitzeko marmelada pixka bat.
Orain, dena prest dugu jateko.