Anina Vandenbergh eta Mara Sánchez

Lehen Sorospenak

Imaginatu patioan zaudela zure lagunekin hamaiketakoa jaten eta bat-batean norbaiti janaria trabatzen zaiola eta ito egiten ari dela. Ba al dakizu zer egin behar den kasu horretan? Ez, ezta? Horregatik pentsatzen dugu derrigorrezkoa izan behar dela lehen sorospenak tailer bat gutxienez ikastetxean izatea.

DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleok behintzat jakin beharko genuke nola esku hartu oinarrizko larrialdi batean, hala nola, norbait trabatzen denean edo tornikete bat nola egin zure ondoko pertsona bat behar duenean.