
Irakurketaren astea eskolapiosen
Ane García
Pasa den astean, irakurketaren astea izan zen. Irakurketaren astea 1930ean hasi zen eta oraindik garrantzia ematen diogu. Eskola honetan, liburuaren astea da, aste oso batean ospatzen delako, baina egia esan, liburuaren eguna dago bakarrik. Liburuaren eguna apirilaren 23an da, hau da, pasa den igandean.
Aurten, Eskolapiosen liburuaren astean, apal batzuk jarri dituzte nahi zuenak bere liburuak elkarbanatzeko. Horren helburua da: gustatu zaizun liburua hara eraman, eta zure poztasuna liburu hori irakurtzen, elkarbanatu ahal duzu besteekin.

Ikasle batzuei galdetuko diet haien esperientzia nolakoa izan den:

- Gustatzen zaizu liburuak irakurtzea?
Bai, asko.


- Zer motatako liburuak?
Komikiak eta abenturakoak.


- Gustatu zaizu izan duten ideia? Hau da; apalak jartzea liburuak elkarbanatzeko.
Bai.


- Zein da zure liburu gustukoena?
Mortadelo y Filemón
Princesas dragón.
Animalotes.
Diario de Greg.

Liburuaren astea bukatu da, baina urtero dago, apuntatu zaitezte liburuak irakurtzera!