Irakurketa astea
Apirileko lehenengo astean gure irakurketaren astea ospatu genuen, liburuaren eguna gertu zela eta. Oso aste polita izan zen, ekintzaz beteta. Adibidez, ipuin ugari egin genituen, bai LHn bai DBHn modu kooperatiboan egin genituen. DBH-ko ikasleek denon artean sortutako ipuinak entzuteko aukera izan zuten eta aurrerago, Gasteiz Berriak-en podcast moduan entzuteko aukera ere izango dituzue.
Irakurketarekin lotuta, beste jarduera bat komikien ingurukoa izan zen: Komikien lehiaketa guraso elkarteak (AMPA-k) antolatu zuen. Hainbat hizkuntzetan aurkezteko modua izan dugu, euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez eta bakoitza bere mailan lehiatu da. Epaimahairen iritziz, aurtengoan hauexek izan dira saridunak:
Komikiak ere, laster ikusgai izango ditugu.
Irudietan ikusten duzuenez, txikiak eta helduak beraien irakurmena bultzatu dute, irudimenerako abenturak bizitzen. Ederra izan da!