HENRY ETA (MUNSTROA)
PAULA DÍEZ IRISARRI ETA UNAI IBÁÑEZ AZKORRETA
Duela 300 urte, aitona Henry gaztelu batean bizi zen eta gaztelua Italian zegoen. Bere herrikoak basoan munstro bat zegoela esaten zioten, baina berak ez zuen kasurik egin eta bere zaldiarekin basora joan zen.
Basora ailegatu zenean, orro bat entzun, eta beldur izugarria eduki zuen, baina munstroa ez zuen ikusi. Koba batera ailegatu zenean, beste orro bat entzun zuen, baina gertuago zegoen. Kobara gerturatu zenean, munstroa ikusi zuen: munstroa normala zen: ilea beltza eta txuria zeukan eta begiak gorriak zituen.
Ikusi zuenean, ikaragarrizko beldurra hartu zuen. Aitona Henryk bere zaldia hartu eta korrika egin zuen. Baina, munstroa ere korrika hasi zen. Herrira ailegatu zenean herrikoei esan zien, baina herrikoek ez zuten sinesten. Orduan ordu bat geroago aitona Henry gaztelura ailegatu zen eta munstroa ere gaztelura ailegatu zen.
Henry makarroi batzuk egiteko sukaldera sartu zen , munstroak usaindu zituen eta korrika batean joan zen. Munstroa sukaldera sartu zenean, doministiku egin zuen eta Henryen aurpegia mukiekin geratu zitzaion.
Munstroak gaztelutik bueltak eman zituen eta platerrak apurtu zituen. Bi ordu geroago, munstroa Henryren logelara joan zen, Henry dutxa bat hartzen zegoen eta munstroa jostailu batekin irristatu zen eta Henryk esan zuen:
-Nor dago hor?
Baina munstroak esan zuen:
-Guau, guau.
Henry haserretu zen eta joateko esan zion. Munstroak txartzar hartu zuen eta basora bueltatu zen.
Munstroa basora bueltatu zenean, Henry abesten hasi zen:
-La, la, la, munstroa joan da eta Henry pozik dago eta.
Munstroa basora ailegatu zenean, negarrez hasi zen.
Urte bat geroago, Henry bere zaldiarekin basora bueltatu zen, baina ez zen gogoratzen munstroa esistitzen zenik.
Munstroa handitu egin zen eta Henry zorabiatu zuen. Munstroak bere kobara eraman zion eta ur piska bat eman zion. Bi ordu geroago, Henry esnatu, munstroari eskerrak eman zizkion eta konturatu zen txakur bat zela.
