Jostailuen bilketa
Duela bi aste, 2.DBHko ikasleak jostaiu bilketa bat prestatu zuten, eta aste bat jostailuak biltzen egon eta gero, bildu zuten guztia Koopera elkartera bidali zuten.
Hori egin eta gero, beste egun batean joan ziren Kooperara eta Caritaseko poligonora jakiteko nola lan egiten zuten eta zer egiten duten jostailuekin eta arroparekin.
Norbaitek lagundu nahiko balu, hainbat leku daude arropa edo jostailuak eramateko, edo bestela, Gasteiz osotik daude edukiontzi berezi batzuk Kooperaren logoarekin.

0 comentarios