Nora Tejada, Lierni Garcia eta Nahia Garcia

Bakearen astea

Urtarrilaren 31an, bakearen eguna ospatu genuen Judizmendi parkean. Aste horretan DBHko lehenengo mailako ikasleok prestatzen egon ziren egun honetan dena ondo ateratzeko. Pixka bat gehiago jakitearren Mireni, haien irakaslea eta ekintzaren antolatzailea, galdera batzuk egin genion. 

  • Urte honetan gauza desberdin egingo duzue? 

“Urtero gauza desberdinak egiten ditugu, baina urte honetako gauza berezia izango da lehengo DBH-ko bi taldekoek txirula jotzea, bi tonuetan. Ea zer moduz ateratzen den. Beethovenen konposizioa da, “Oda de la alegria” eta konfidantza oso osoa daukat beraiekin.” 

  • Zertarako ospatzen dugu bakearen astea? 

“Bakearen asteak helburu desberdinak ditu, ez da bakarrik bakea. Bakearen barruan gai desberdinak lantzen ditugu. Gai hoien artean erabakitakoak dira dibertsitatea, pobrezia, berdintasuna, ingurumena eta bakea bera. Gero, horien artean eskolak aukeratzen du pertsonai edo talde bat benetan gai guztiak betetzen dituena, Nobel saria irabazteko.”