Berriro Elkarrekin

Bazen behin, Langraizen bizi ziren hiru lagun. Beraien izenak Aina, Nate eta Luka ziren eta gauza bat zuten komunean, ez zekiten ezer beraien gurasoei buruz eta umezurtzegi batean bizi ziren.

Abenturak gustuko zituzten eta egun batean etxe zahar batean sartu zirenean,  arrautza handi bat aurkitu zuten. Hirurek elkarrekin ukitu zutenean eztanda handia entzun zen gelan eta arrautza horretatik dragoi txiki bat atera zen.

Eztanda horren ondorioz, super botereak lortu zituzten. Lukak baleta gustuko zuen mutil argala eta txikiak ile horixka eta begi urdinak zituen eta bere super boterea korrikan egiteko bizkortasuna zen. Nate mutiko erraldoia zen, bideo-jokoetan oso ona eta astronautak bezalako salto handiak eta luzeak ematen zituen. Aina neska oso altua zen, ile gorrixka zeukan eta bere super-boterea super indarra zen. Eskubaloian jolasten zuen eta bere indarrarekin beti sartzen zituen golak.

Beraien eginkizuna argi zeukaten, umezurtzegiaren zuzendariari aurre egin, beraien gurasoak bilatu eta beraien etxeetara bueltatu.

Orduan, umeek plan arriskatua diseinatu zuten. Lehenik eta behin, dragoia haztea behar zuten, bere gainean hirurak hegan egiten joateko. Hori dela eta, aste osoan zehar janaria eta janaria eman zioten dragoi laguntxoari. Dragoia hazi eta hazi, eta plana aurrera zihoan.

Dragoia handi-handi egin zenean, umeak zuzendariak bere eguneroko paseoa ematen zuen bitartean, bere bulegora sartuko ziren. Atea irekitzeko, Ainak bere super indarra erabiliko zuen. Behin barruan, Lukak artxiboak bilatuko zituen haien gurasoen informazioa aurkitzeko asmoz. Azkenik, dena lortu eta gero, Nateren super jauziekin leihotik irtengo ziren eta hirurak dragoiaren laguntzarekin ihes egingo zuten.

Eguna iritsi zen. Umeak pozik eta urduri altxatu ziren, baina bazekiten egun hori garrantzi handikoa izango zela. Zuzendaria paseora atera eta umeek plana pentsatu bezala aurrera eraman zuten. Baina, hau sorpresa artxiboak irakurri zituztenean! Hirurek abizen berdina zeukaten! Gasteizen jaioak ziren eta Aparicio zuten abizena. Haien gurasoak berdinak izango ziren? Nate, Luka eta Aina anai-arrebak ziren?

Gau hartan, umeak dragoiarekin paseatzera joan ziren eta zuzendariaren artxiboetan aurkitutakoaz hitz egin zuten, oso nahastuta zeuden eta ez zuten ezer ulertzen.

Paseotik bueltan, zuzendaria umezurtzegitik irteten ikusi zuten telefonoz hitz egiten. Umeak ezkutatu egin ziren, eta zuzendariari entzun zioten bere senarrarekin hitz egiten, hiru seme-alabak oso arraroak sentitzen zituela esanez. Une horretan, dragoiak mugimendu bat egin zuen buztanarekin, zuzendaria hainbeste ikaratu zen, korrika irten eta telefonoa erori baitzitzaion. Hiru haurrek une hori aprobetxatu zuten, zuzendariaren telefonoa hartu eta harrituta geratu ziren azken deia Xabi Apariciorena zela ikusi zutenean. Argi zegoen zuzendaria bere aita zela!

Zuzendaria handik minutu gutxira itzuli zen telefonoaren bila, bertan hiru haurrak eta dragoia aurkitu zituen, mugikorra eskuetan. Umeek galdera asko zituzten aurkitutakoari buruz, eta zuzendariari galderak egiten hasi ziren. Zuzendariak lasaitu egin zituen, eta azaldu zien haiek txikiak zirenean, Xabik eta berak ez zutela haiekin egoteko astirik, eta umezurtzegiko zuzendaria bera zenez, hara eramatea erabaki zutela, haiekin egon ahal izateko. Haurrek erabat harrituta begiratzen zioten zuzendariari. Zuzendariak esan zien orain gauzak aldatu egin zirela eta denak etxe berean familia bat bezala bizitzea proposatu zien. Haurrek ez zekiten zer esan, ez baitzuten dragoia bakarrik utzi nahi. Beraz, zuzendariari esan zioten haiek ere familiarekin bizi nahi zutela, baina dragoia umezurtzegiko maskota izatea nahi zuten.

Orain, haurrak pozik bizi dira familiarekin, dragoia oso pozik dago umezurtzegiko ume guztiekin, eta gauetan hiru haurrak eta dragoia mundua hobetzen saiatzen dira bere super botereekin