AMPAK ROKODROMOAREN BILA
Nahia García eta June Peñaranda
AMPA-k Lehen Hezkuntzako patiorako rokodromo bat eraikitzea bururatu zaio. Hori egiteko dirua behar da, hori lortzeko, hainbat jarduera antolatu ditu.
Lehengo ekintza duela bi aste izan zen, aerobic jarduera prestatu zuten eskolako familiek ondo pasatzeko elkarrekin. Jende nahikoa hurbildu zen aktibitatea egitera.


Bigarren ekintza pasaden astean antolatu zuten. Oraingoan zinema bat prestatu zuten eskolako gimnasioan, honek ere arrakasta izugarria izan zuen.

Azken ekintza ostiral honetan izango da, benetan irrikan gaude ostirala iristeko eta AMPA-k prestatu duen festara joateko. Festa hau urtero egiten da eta kurtsoko amaiera ospatzeko egiten da.
Gogoratu snack, edari eta txutxeak erosi ahal dituzuela, lortzen duten dirua eskolako ikasleak erabiliko duten rokodromo baterako izango dela.
Animatzen zaituztegu festara joatera eta ahal baduzue, parte hartzera!!