Amets Arzallus Antia ikastetxean izango da
“Miñan” liburuaz solasaldiaAmets Arzallus
Amets Arzallus bertsolari txapeldun handia, gure artean izango da aste honetan. Oraingoan ez da izango bertsolari lanetara ekarri dugulako, Ibrahima Balderekin batera 2019an argitara eman zuten liburuaren inguruan hitz egiteko baizik, beraz, idazle zereginetan arituko da. “Miñan” liburua, Ibrahima Baldek ahoz eta Amets Arzallusek idatziz jarritako lana da.
«Miñan» liburua
“Miñan”ek estalita gelditzen den istorio horietako bat du ardatz. Liburu hunkigarrian, Arzallusek idatziz jasotzen du Balderen bizitzako bidaia, berezkoa duen kontaera soil eta biluzian. Balderen ahotan ezagutuko ditugu bere jatorria, beti etortzen ez den etorkizun bat eskuratzeko balentriak, anaia baten bila abiatutako joan-etorriak eta berorietan irekitako zauriak.

“Miñan”en ibilbidea oparoa izaten ari da, 2020an gehien irakurri zen liburuaren saria jaso zuen “Ezekiel Etxeberria” saria eman ziotelarik. Katalanez, gaztelaniaz, ingelesez, italieraz eta alemanez ere irakur daiteke. Elkarrizketak eta liburuaren inguruko solasaldiak Euskal Herria osoan egiten ari da/dira eta baita Euskal Herritik kanpo ere.
4.dbh-ko ikasleek ebaluazio honetan zehar liburua irakurtzeko aukera izan dute eta amaitu dutenean, bere egilearekin liburuaren inguruko solasaldi bat izateko aukera edukiko dute, ostegun honetan.