Ikasturte Berria
Por Sara Domínguez, Aratz Ruiz de Villalba, Lierni García, Oneka Zubiaurre, Ane Garcia eta Uxue Arranz
Kurtso hasieran aldaketak eskolan egon dira, hala nola irakasle berri bat, eta bi ordezko DBHn.
Irakasle berria Ayla du izena eta Euskarazko eta Gaztelaniazko irakaslea da. Gero, Erkuden bueltatu arte, Martinarekin egongo gara. Araceliren ordez ere, Hodei egon da.
Patioan eta eskola barruan aldaketak ere egon dira. Patioen kasuan, DBHn mahaiak eta bankuak jarri dituzte eta lehen hezkuntzako patioan eskaileretako barandak aldatu dituzte.
Barruan, gela asko aldatu dituzte ere, ume gehiago sartzeko. Hala nola, informatika gela, eta errefuerzoko gela. Gero, lehen hezkuntzako komunak aldatu dituzte.
Aurten etapa berri bat hasi dugu: DBH. Aldaketa asko izan ditugu, nabarmenenak irakasleak eta klaseak izan dira. Ikasle berriak etorri dira eta irakasgai batzuk ere berriak dira. Hautazkoak ere ailegatu dira: Frantsesa, osasun fisikoa eta teknologia.
Lehenengo DBHn tutoreak Miren(1ºB) eta Amaia(1ºA) dira.
Ez daude liburuak eta haien ordez ordenagailuak eman dizkigute. Pasa den urtean ere ordenagailuak izan genituen baina aurten gauza guztietarako ditugu eta etxera eraman ahal ditugu.
Patioz aldatu dugu eta orain DBHko jende guztiarekin gaude. Korridoreez eta komunez aldatu gara ere.
1.DBHko ikasle batzuei haien iritzia galdetu diegu, eta hauek izan dira erantzunak:
- Zer moduz sentitzen zarete etapa berri honetan? Zergatik?
-1.A DBH: Ondo, oraindik ez dugu sentitu aldaketa handirik eta gure lagunekin gaude.
-1.B DBH: Ondo, oraindik ez ditugulako kontrol asko egin.
- Ondo sentitzen zarete taldekoekin? Zergatik?
-1.A DBH: Bai, gure lagunekin gaudelako.
-1.B DBH: Bai, lagunekin gaudelako eta ondo pasatzen dugulako.
- Estresatuta sentitzen zarete egin behar diren gauzekin? Zergatik?
-1.A DBH: Bai, gauza asko direlako.
-1.B DBH: Ez, baina etxean gauza gehiago egin behar ditugu.
- Zein da zuentzat ikasgai zailena? Eta errazena?
-1.A DBH: Guretzat zailenak euskara eta ingelesa dira eta errazena gaztelania da.
-1.B DBH: Guretzat zailenak natur zientziak eta geografia eta historia dira eta errazenak matematika eta gaztelania.
Hau gure DBHko lehenengo artikulua izan da, eta espero dugu interesgarria iruditzea, hurrengoa arte!

Gasteiz berriak – Calasanz ikastetxeko ikasleen egunkari digitala

gasteizberriak@gmail.com

Helbidea
Federico Baraibar 36 – 01003-VITORIA-GASTEIZ

Telefono zenbakia
650484021

Jaso nahi dut Newsletterra
Laguntzarik behar?
Gasteiz Berriak Calasanz ikastetxeko ikasleek egiten dugu, gure eritziak argitaratzeko, gure intereseko artikuluak idazteko, berriak emateko baita dibertitzeko ere.