Egileak: Nagore González, Maialen Ibáñez eta Aimar Felipe

Maiatzaren 2an eskolara bueltatu ginen Aste Santua eta gero. Jadanik, ez zen beharrezkoa musukoa erabiltzea klase barruan. Arau hau apirilaren 20an martxan jarri zen eta handik aurrera neurri guztiak kendu dira, garraio publikoan, ospitaletan, botiketan edo anbulatorioetan izan ezik, han beharrezkoa baita. Nahiz eta denek asperturik zeuden musukoez, batzuek eramaten jarraitzen dute, prekauzioagatik.

Gomendatzen dute sintomarik baldin badaukazu musukoa erabiltzea, bada ez bada ere, baita positibo ematen baduzu ere. Orain jendeak ez du ia sintomarik eta gripe bat baino askoz leunago pasatzen du. Baina birusa hor jarraitzen du eta txertoak jartzen jarraitzen dituzte jende zaharrari.