Elkartasun Kanpaina Mozambiquen
Aste honetan burutuko da ikastetxean aurtengo Elkartasun Kanpaina Mozambikeren alde.
Ekintza batzuk egin ditugu gure kanpaina aurrera eramateko. Beti bezala, DBH hirugarren mailakoek egin zuten ikastetxe osorako aurkezpena. Betiko pertsonaiak, Calasanz, Bla, Sukal, e.a. gure ikasleei kontatu zieten aurtengo ekintzak.
Ostegunetan pintxo poteak antolatu egin dira, eta ostiraletan filma bereziak gure neskamutilentzako, meriendarekin batera.
Kalasanz kideetako begiraleek egon dira bingorako opariak bilatzen Gasteizko denda askotan eta dena prest daukate hurrengo ostiraleko ekitaldirako
Aurten Mozambikera eramango dugu gure laguntza. Hor ere gerrate bat jasaten ari dira, eta errefuxiatuen krisi erdian dago gure eskolapioen parrokia eta haur hezzkuntzako ikastetxea. Hor hiru eskolapioek lan egiten dute parrokian, ikastetxean eta nekazaritza proiektu batean. Emakumeen alde egiten duten lana ere oso inportantea da.

