Lehen hezkuntzako desioak
2022!6.Ako eta 4.Ako ikasleei galdetu diegu ea zeintzuk diren haiek dituzten desio inportanteenak urte berri honetarako. Erantzun asko eman dizkigute, baina gehien atera diren erantzunak hauek izan dira:
Koronabirusa eta muxukoak desagertzea eta laguntza eskatu eta laguntza eskaintzea.
Espero dugu bi gauza hauek betetzea eta urte hau 2021 urte baino hobea izatea.
NAGORE GONZÁLEZ, MAIALEN IBÁÑEZ ETA AIMAR FELIPE
6ºBn ikasleei eta irakasleari (Patricia Martinez de Ilarduyari) zeintzuk diren bere ametsik garrantsitzuenak 2022rako galdetu diegu eta hauxe esan digute:
Gehienek esan digute Covid-19 desagertzea nahi izango zutela
Beste batzuek esan digute munduko arazoak desagertzea nahi dutela.
Jende askok ere esan digute loteria irabaztea nahi dutela.
Eta azkenik, persona batzuek esan digute futbola eta saskibaloiaren inguruko hainbat gauza.
SARA DOMÍNGUEZ ETA OIHANE EGUÍLAZ
5. B klasea ametsez eta desioz beteta dago. Hau jakiteko, haien klasera joan gara eta postit batzuk eman dizkiegu. Postietan haien 2022rako desiorik onena jartzeko esan diegu.
Batzuek txakur bat eskatu dute, beste batzuek margoak, panpinak eta dirua ere bai. Baina gehienek, jarri dute osasuna nahi dutela, lagunekin egotea edo lagunak egitea.
Osasunean, adibidez jarri dute minbizirako sendakuntza, COVID-a amaitzea, ez edukitzea arazorik familiarekin edo denok janaria eta etxea edukitzea.
Ideia politak, ezta?
ANE GARCÍA, EIDER GARCÍA, ONEKA ZUBIARRE



